X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Euskadiko Txirrindularitza Fundazioa

Euskadiko Txirrindularitza Fundazioa

Babesleak

Euskadiko TxirrindularitzaEDPNovadietErrea

    Jatorriak

    1993ko ekainaren 17an eratu zen EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOA, iraunaldi mugatuko kultur eta gizarte fundazio pribatua.

    Fundazioak badu bere nortasun juridiko lokabea, eta baita gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoak ere; bere jardunean ez du beste mugarik legeek eta Fundazioaren Estatutuek ezarritakoak baino.

    Euskadiko Txirrindularitza Fundazioa irabazasmo gabeko erakundea da. Euskal txirrindularitzaren bultzapena, sustapena, zabalkundea eta garapena dira haren helburu nagusiak.

    Asmo zabal horien artean lehentasunezko garrantzia eman zaio txirrindulari talde profesionala sortzeari. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurralde historikoetan jaioak edo heziak diren kirolariek osatzen dute talde hori. Euskal talde honek munduko txirrindularitza txapelketa nagusietan parte hartzen du, bai Estatuko zein nazioarteko bazter guztietara zabaltzen du euskal kirolaren ospea. Gainera, gizarte-fondoa sortzeko aukera dago txirrindulari taldeko kideei estaldura eta babes ekonomikoa emateko, horretarako berariaz egindako Araudiari jarraituz.